Aurrekontu parte-hartzaileak 2026
Bozketa fasera pasatzen ez diren proposamenak

Maiatzean zehar, udal sailek proposamenen edukia aztertu dute.
Jarraian, prozesuan ezarritako irizpideak betetzen ez dituzten eta, beraz, bozketa-fasera igaro ez diren proposamenak aurkezten dira:

1.-SAN ROKE

2.-SAN FAUSTO

3- LANDAKO

4- MADALENA

5- ERDIALDEA

6- TABIRA

 

 

1) SAN ROKE- Aurrekontua: 100.000 €

 

IDENTIFIK. PROPOSAMENA ARROZIA
15502 Aterpea Otamotzena parkean.
Erabilera anitzeko aterpea jartzea Otamotzena parkean.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
15604 Aterpea.
Aterpea jartzea Otamotzena parkean, eguraldi txarretik babesteko.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
16301 Bizikleta garbitegia.
Bizikleta garbitegi bat jartzea.
Udalerrian bizikletak mantendu eta garbitzeko gune batzuk jarri dira, hala nola Landako etorbidea, Alluitz kalea eta San Fausto auzoan. Auzo gehiagotan puntuak jartzeko asmoa badago ere, San Roke inguruan iada puntu bat dago, Alluitz kalean. Administrazioak arduratsua izan behar da.
16401 Aterpea Errotaritxuenan.
Errotaritxuena parkean aterpe bat jartzea beharrezkoa dela uste dut. Horretarako, hormigoizko eremuetako bat aterpe edo karpa batekin estali daiteke. Horrela, euria egiten duenean gune honetaz gozatu ahal izango dugu, eta bestalde, udan itzala emango digu. 100.000 € baino gutxiagoko aterpeak daude, Iruñako lizitazioetan ikusi dudanez: https://www.pamplona.es/cubiertas-en-juegos-infantiles.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
17315 Estalitako haur-parkea.
Otamotzenako haur-parkea handitzea, zabua eta txirrista jarrita. Bestalde, euria egiten duen egunetarako aterpea jartzea egokia litzateke. Haur asko dituen auzo gaztea da, jolasteko leku gutxi ditu, eta gainera, egun euritsuetan ezin daiteke erabil.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
17316 Autokarabana gunea.
Autokarabanentzat ura betetzeko eta husteko puntu bat egokitzea. Aparkalekuak ere egokitu daitezke, eta egonaldiaren gehieneko denbora arautu. Beste turismo mota ekarriko luke horrek, eta herrian gastuak egingo lituzkete.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
17318 Futbito eta saskibaloi kantxa itxiak.
Interesgarria litzateke kirol-kantxa itxi bat jartzea, gazteek jolasteko espazio seguru bat izan eta inor molestatu ez dezaten. Kantxa hori estalita egon liteke neguan ere jolastu ahal izateko.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
17319 Beste udalerrietako zabor-kamioien zirkulazioa ezabatzea.
Larrinagatxura bidean inguruko udalerrietako zabor-kamioien transferentzia-estazio bat dago. Horrek arriskua, zarata eta usan txarrak eragiten ditu. Gainera, gaur egungo kokalekua guztiz lekuz kanpo dago. Lekualdatzea eskatzen dugu auzoaren bizi-kalitatea eta segurtasuna bermatzeko.
Ez da udal-eskumeneko ekintza.
17320 Haur-parkeetako azpiegitura hobetzea.
San Roke auzoan, haur-parkeen azpiegitura hobetu beharko litzateke: alde batetik, oso azpiegitura gutxi dago haur txikienentzat, esaterako, ez dago zaburik txiki-txikientzat (0-3 urte). Gainera, ez dago haur-parke estalirik (Durangon, oro har), eta hori arazo bat da, euria egiten duen egunetan ezin baitaiteke bertan jolastu. Horrez gain, beste eskaera zehatz bat egin nahi nuke: heldu eta haurrak batera ibiltzeko zabu bat jartzea (Galdakaoko eredu baten argazkia atxiki dizuet). Pena da Durango osoan horrelako bat ere ez izatea, haur txiki asko baitaude gure auzoan, eta egokia izango litzatekeela deritzot.
Durangoko haur-parkeen azterketa egin ostean, gaur egun 18 jolas gune daude, eta horietatik bi eremu estalita eta laster “San Ignacio”ko jolas gunea estaliko da.
Jolas-eremu batetik beste batera 500 metro inguruko distantzia dago parke “txikiak” deritzogunen artean, eta kilometro bateko distantzia dado parke “handien” artean. Beraz, proposatutako eremuaren inguruan jolas gune nahiko dago.
17321 Otamotzena parkean aterpea jartzea.
Uste dut beharrezkoa dela aterpe bat jartzea, eguraldi txarra dagoenean haur zein helduek ez baitute eremu estalirik.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
17322 Otamotzena parkean aterpea jartzea.
Nire proposamena da parkea estaltzea eguraldi txarra egiten duenean umeek lasai jolas dezaten. Horrez gain, urtebetetze jaiak ere ospatzeko aukera egongo litzateke.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
17323 Otamotzena parkean aterpea jartzea.
Beharrezkoa da aterpe bat jartzea egun euritsuetan aprobetxatu ahal izateko eta Auzoguneko jarduerak egin ahal izateko, lekua oso txiki geratu baita.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
17324 Otamotzena parkerako aterpe bat.
Otamotzena parkerako aterpe bat.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
17325 Otamotzena parkean aterpea jartzea.
Gune estalia jartzea Otamotzena parkean, euria egiten duen egunetarako.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
17326 Parkean gune estali bat jartzea.
Otamotzena parkearen zati bat estaltzea.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
17602 Askatasun etorbidea oinezkoentzat jartzea.
Askatasun etorbidean jende asko ibiltzen da, haur-parke batetik eta denda askotatik gertu baitago. Nire proposamena da gune hau oinezkoentzat jartzea, lehenengo zeharkako kaleraino, eta auzokoen ibilgailuak soilik baimentzea.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
17802 Maskotak eta estoldak.
Txakurrentzako eta pertsonentzako pixatokiak jartzea.
Durangon pixa usaina dago, eta gainera, estoldak zaborrez beteta daude.
Eskaera horrek ez ditu betetzen aurrekontu parte-hartzaileen arauak, oinarrietan zehazten baita eskabide-inprimaki bakoitzean proposamen bakarra aurkez daitekeela. Hala eta guztiz ere, pipi canak urte askoan instalatu ziren, ez zuten erabilerarik izan, eta azkenean ezabatu egin ziren. Udala lanean ari da estolderiak hobetzeko eta garbitzeko.

 

 

2) SAN FAUSTO- Presupuesto: 100.000 €

IDENTifik. PROPosamena arrazoia
15107 Ur txorroak.
Nafarroa plazako barruko patioa (goiko patioa, bakarra dena, 2.atariaren atzean) aprobetxatzea gustatuko litzaidake, udarako ur-txorroak jartzeko. Patioa oso zabala da, eta eserleku batzuk eta txorro batzuk jar daitezke auzoko haurrek udan jolastu eta ondo pasa dezaten. Izan ere, gure auzoko haurren kopurua asko hazi da.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
15301 Ur txorroak San Fauston.
Otamotzena auzoan dagozan edo Tabiran jarriko dituzten ur txorroten antzekoak San Fausto auzoan jartzea.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
15303 Autobus geltokia San Fauston.
Diputazioari formalki eta ofizialki eskatu nahi nioke Bilbora autobidez doazen autobusak San Faustoko geltokian gelditzeko. Durangon hasi edo amaitzen diren lineek ez lukete arazorik izan behar San Fauston amaitzeko edo hasteko, ezta asteburuan bertan geldialdia egiten duten lineek ere.
Ez da udalen eskumena. Kudeaketa Bizkaiko Foru Aldundiarena da.
15304 San Faustoko zabuak estaltzea.
Zabuak dituen parkeren batean estalkia jartzea eskatzen dugu. Auzoan ez dugu aukerarik euria egiten duenerako, bustita dagoenerako edo eguzkiak gogoz berotzen duenerako.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
16101 Haur parkea estaltzea.
Euria egiten duenean haurrak eta helduak egoteko leku bat behar da. Une honetan daukagun toki bakarra eskola publikoa da, eta euri-egunetan ez da lekurik egokiena (lokatz asko egoten da).
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).

 

 

3) LANDAKO- Aurrekontua: 100.000 €

 

IDENTifik. PROPosamena arrazoia
15108 Argiztapena hobetzea.
Matxinestarta kaleko argiztapena oso eskasa da. Argi baxuagoak eta indartsuagoak behar dira.
Udal osoan argiteria hobetzeko proiektu bat egiten ari da gobernu taldea. Horregatik, proposamen hori ez da bozkatuko.
15203 Argiztapena.
Matxinestarta kaleko argiztapena hobetzea.
Udal osoan argiteria hobetzeko proiektu bat egiten ari da gobernu taldea. Horregatik, proposamen hori ez da bozkatuko.
16102 Tenis-pistak estaltzea.
Tenis-pistak estaltzea eskatzen dut urte osoan zehar erabili ahal izateko. Orain ez dago obra egitea galaraziko duen goi-tentsioko kablerik. Batzuk Arrigorriagara joan behar izaten dugu gustuko dugun kirola egin ahal izateko.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
16701 Gaztegune.
Gune bat gazteak egoteko.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
17102 0-5 urte bitarteko haurrentzako parkeak.
Landako inguruan (Muruetatorre, Ibaizabal edo Txibitenako U-a dagoen inguruan) parke bat jartzea gustatuko litzaidake, ahal bada aterpe batekin, gure seme-alabek urte osoan erabili ahal izateko. "Parke" berri bat egin dute, nolabait deitzearren, Sorginen parean, baina ez da egokia, izan ere, ez dago eskaintza nahikorik, batez ere txikienentzako. Egia da Landako Guneko parkea dugula, baina ez da guretzat bakarrik (logikoa denez) eta gainera, ez da urte osoan zabalik egoten. Halaber, entzun dut laster itxi egingo dutela eta gure seme-alabentzako parkerik gabe geratuko gara. Durangon, zoritxarrez, ez dago estalitako parkerik. Hainbat proposamen dauzkat: U parkea berreskuratzea, Muruetatorren parke bat egitea (lekua soberan dago), eta/edo Sorgin pareko parke berri hori handitzea edo egokitzea (eta mesedez, estalia izan dadila) .
Durangoko haur-parkeen azterketa egin ostean, gaur egun 18 jolasgune daude, eta horietatik bi eremu estalita eta laster “San Ignacio”ko jolasgunea estaliko da. Jolas-eremu batetik beste batera 500 metro inguruko distantzia dago parke “txikiak” deritzogune artean, eta kilometro bateko distantzia dado parke “handien” artean. Beraz, proposatutako eremuaren inguruan jolasgune nahiko dago.
17701 PISTA ESTALIKO atletismo lehiaketak LANDAKO GUNEAN.
Gure proposamena da beharrezko materiala erostea LANDAKO GUNEAN PISTA ESTALIKO atletismo lehiaketak egiteko. Erabilgarri dagoen aurrekontuaren arabera diseinatu beharko litzateke proiektua, baina aukera bat da DURANGO BIZKAIKO atletismoaren erreferentea izan dadin.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
17804 Argiteria- Txakurren kontrol gehiago.
Murueta Torre kaleko argiteria hobetzea, ibaiarekiko paraleloa den kalearen zatian.
Txakurren jabeei kontrol gehiago ezarri, askok ez baitituzte kakak jasotzen. Bestalde, debekatu eta kontrolatu dezatela atari eta hormetan pixa egitea. 
Eskaera horrek ez ditu betetzen aurrekontu parte-hartzaileen arauak, oinarrietan zehazten baita eskabide-inprimaki bakoitzean proposamen bakarra aurkez daitekeela. Hala ere, udala udalerriko argi guztiak hobetzeko proiektu bat egiten ari da dagoeneko, eta txakurrekin lotutako proposamena 17808 proposamenaren barruan jasota geratu da, eta bozketa-fasera igaro da.
17805 Argiteria eta garbiketa.
Murueta Torre inguruko argiteria hobetzea. Farolek ez dute ezer argitzen eta beldurra ematen du gauez bertatik ibiltzeak.
Landako Gunean festa handiak egiten direnean edo inguruan ekitaldiren bat dagoenean, auzoa pixatoki bihurtzen da. Nazkagarria da.
Eskaera horrek ez ditu betetzen aurrekontu parte-hartzaileen arauak, oinarrietan zehazten baita eskabide-inprimaki bakoitzean proposamen bakarra aurkez daitekeela. Hala ere, udala udalerriko argi guztiak hobetzeko proiektu bat egiten ari da dagoeneko, eta txakurrekin lotutako proposamena 17808 proposamenaren barruan jasota geratu da, eta bozketa-fasera igaro da.
17806 Argiteria eta garbiketa.
Murueta Torre inguruko argiteria hobetzea. Farolek ez dute ezer argitzen eta beldurra ematen du gauez bertatik ibiltzeak.
Landako Gunean festa handiak egiten direnean edo inguruan ekitaldiren bat dagoenean, auzoa pixatoki bihurtzen da. Nazkagarria da.
Eskaera horrek ez ditu betetzen aurrekontu parte-hartzaileen arauak, oinarrietan zehazten baita eskabide-inprimaki bakoitzean proposamen bakarra aurkez daitekeela. Hala ere, bi eskaerak udalean lantzen ari dira: herriko argiak hobetzea eta kaleko jaiak arautzen dituen ordenantza bat.
17809 Asteburuetako zaratak eta botiloiak.
Asteburuetan zarata handia dago, izan ere, botiloi asko egiten dira, eta baldarkeriak ere bai. Kontrol gehiago behar da.
Proposamen horrek ez dakar gastu gehigarririk eta, gainera, arazo horri heltzeko eta arautzeko udal-ordenantza espezifiko bat prestatzen ari dira.
17811 Txakurrak.
Txakurren jabeek kakak jaso eta ur botila bat soinean eramatea proposatzen dut, txakurrek pixa egiten dutenean botatzeko.
Proposamen hori 17808 proposamenaren barruan dago, eta bozketa-fasera igaro da.

 

 

4) MADALENA- Aurrekontua: 100.000 €

 

IDENTIFIK. PROPOSAMENA ARRAZOIA
15104 Espaloia zabaltzea.
Oiz kaleko espaloian, kotxeak baterian aparkatzen diren tokia oso estua da, eta, batzuetan, kotxeak aparkatzen ari direnean, kontuz ibili behar da. Nire proposamena espaloiaren zati bat zabaltzea litzateke, errepidea oso zabala delako eta espazio nahikoa egongo litzatekeelako.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
15105 Berrurbanizazioa. Asfalto gutxiago eta berdegune gehiago.
Frantzisko Ibarra kalean, aparkatzeko kalea oso estua denez, oso zaila da aparkatzea. Jendeak sarritan kolpatzen du kotxea, maniobratzeko lekurik ez dagoelako. Auzokoentzat ezinbestekoa da eremu hori guztia berrurbanizatzea. Ideala litzateke asfalto gutxiago, kotxe gutxiago eta berdegune gehiago edukitzea, bankuekin eta umeentzako jolas estaliekin. Gainera, noizko egingo dute oinezkoentzat eremu hau eta Fray Juan de Zumarraga kalekoa (ermitaren ondoko eremua, farmaziatik etxedreameraino doana?. Badago proiektu bat, eta bete beharko litzateke bizilagunen ongizaterako. Bestalde, Fray Juan de Zumarraga kalea, ermitatik instituturaino doana, herriko sarbideetako bat da eta oso bistan dago. Taberna inguruetan hainbeste aparkaleku egon beharrean, espaloia zabaldu beharko litzateke. Horrela, terrazak zabaldu (baita lizentziak ere) eta berdegune gehiago jar daitezke (zuhaitzak, landareak, zuhaixkak), betiere errepidearekiko segurtasuna mantenduz. Interesgarria litzateke, halaber, Iurretako Maspe kaleko medianarekin lotuko litzatekeen landaredi-mediana bat jartzea.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
15302 Ermodo kalea oinezkoentzat bihurtu.
Ermodo kalea oinezkoentzat bakarrik bihurtu (eta garajea dutenentzat). Horretarako, Trenbide kalearen norabidea aldatu beharko da, eta agian, beste kaleren batena ere bai.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
15801 Psikobonoak danontzat.
Osasun mentala garrantzitsua da eta ez deutsat zentzurik hartzen psikobonoa 35 urtera arte bakarrik izateari. Adin muga kendu eta denontzat jarri.
Proposamena ezin da egin, dirulaguntza bat delako. Oinarrien 4. puntuan adierazten den bezala, besteak beste, ezin da aurkeztu familiei, irabazi-asmorik gabeko erakundeei, fundazioei edo enpresa pribatuei zuzendutako dirulaguntza eta laguntzekin lotutako eskaerarik.
16601 eta 16602 Mikelarra hobetzea.
Mikeldi eta Juan de Olazaran 4.zenbakiko etxebizitzen artean haur-parkea egitea, "Mikeldiko idoloa" gertu dagoela kontuan hartuta. Bertan haurrak eta adinekoak ibiltzen direnez, eta leku nahikoa dagoela kontuan izanda, haurrentzako parke bat eta adinekoentzako ariketa-makinak jar daitezke. Bestalde, ibaitik hurbilen dagoen eremuan txakur-parke bat egin liteke; izan ere, eremu horretatik aske ibiltzen dira, eta arriskuan jartzen dituzte oinezkoak eta bizilagunak (bi pertsonek egindako proposamena).
Ez da bideragarritzat jotzen espazio hori behin-behineko erabileretarako egokitzea, aurreikusitako babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntza baldintzatuko bailuke.
17001 Kirola.
Gaur egungo LANDAKOKO udal gimnasioan jende gehiegi egoten da egunero. Txiki geratu da. Nire proposamena da musika kontserbatorioa aldi baterako dagoen tokian udal-gimnasioa jartzea, musika-eskola bere egoitzara itzultzen denean.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
17202 Muga eta Leaniz tabernetako plaza asfaltatzea.
Muga taberna eta Leaniz jatetxea dauden plazako baldosak eta zorua aldatzea. Gaur egun, lurra oso labainkorra da. Euria egiten duen egunetan haurrak, emakumeak, gizonak, adinekoak… erortzen dira. Oso arriskutsua da, eta zoruak horrela jarraituz gero, egunen batean zerbait larria gerta daiteke.
Plaza hori pribatua da, eta, beraz, konpontzea ez da udalaren eskumena.
17803 Espaloiak eta maskotak.
Txakurren jabeentzako lege edo araudi bat egon beharko litzateke. Ur botila bat eta desinfektatzailea eraman beharko lukete, txakurrek pixa egiten dutenean botatzeko. Durangon usain txarra dago. Gainera, etxabeak belztuta daude eta usain txarra dute. Euria egiten duenean, espaloiak belarrez eta lurrez betetzen dira, eta ura ez da ondo pasatzen. Eskailera-buruak eta estoldak oso zikin daude. GARBITU EGIN BEHAR DA.
Eskaera horrek ez ditu betetzen aurrekontu parte-hartzaileen arauak, oinarrietan zehazten baita eskabide-inprimaki bakoitzean proposamen bakarra aurkez daitekeela. Hala ere, bozketa-fasean kontuan hartuko da espaloien mantentze-lanekin lotutako eskaera (EGITEKE BT), txakurrekin lotutako eskaera 17807 proposamenean jasotzen baita.
17807 Estoldak eta argiteria.
Estoldak zikin eta zaborrez beteta daude.
Toki batzuetan argiteria oso eskasa da; Askatasun etorbidean, esaterako.
Beren txakurren kakak jasotzen ez dituzten jabeei isunak jar diezazkietela.
Eskaera horrek ez ditu betetzen aurrekontu parte-hartzaileen arauak, oinarrietan zehazten baita eskabide-inprimaki bakoitzean proposamen bakarra aurkez daitekeela. Hala ere, bozketa-fasean kontuan hartuko da txakurrekin lotutako eskaera, beste biak dagoeneko udalean lantzen ari baitira.

 

 

5) ERDIALDEA- Aurrekontua: 100.000 €

 

IDENTIFIK. PROPOSAMENA ARRAZOIA
15202 Matuteko parkea biziberritu.
Matuteko parkea leku itsusia eta osasungaitza bilakatu da. Pintadaz, belarrez eta txakur kakaz beteta dago. Gune honetan ez dago umeek jolasteko ezta adinekoek (gero eta gehiago dira) atseden hartzeko parkerik. Eremu zabala da eta gauza asko egiteko aukera eman dezake.
Leku hori pribatua da, eta, beraz, konpontzea ez da udalaren eskumena.
15601 Astarloa kalea oinezkoentzat bihurtzea.
Astarloa kalea lautzea proposatzen dut, izan ere urte dezente igaro dira kalea behin-behinean oinezkoentzako jarri zutenetik, eta espaloietan oztopoak daude, esaterako loreontzi erraldoiak. Beharrezkoa da kalea altuera berean jartzea, jende asko baitabil kale horretatik eta adineko jende asko erori baita Astarloa egoitzatik irten eta ingurutik paseatzen zebilen bitartean.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
15602 Astarloa kalea lautzea.
Astarloa kalea lautzea eskatzen dut, izan ere, duela urte batzuk kalea behin-behinean oinezkoentzat jarri zuten, eta badirudi dagoeneko behin-betikoa dela. Kale horretan ikastetxe bat eta adinekoen egoitza daude, eta komenigarria litzateke oztopoak kentzea erorikoak saihesteko. Horrez gain, herriko erdigunea da eta oso utzita dago. Egoerari buelta bat eman eta txukuntzea eskatzen dut.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
15603 Astarloa kaleko oztopoak kentzea .
Duela urte batzuk Astarloa kalea behin-behinean oinezkoentzat bihurtu zenuten, eta nire ustez komenigarria litzateke kalea lautzea (maila berean jartzea) eta dauden oztopoak kentzea. Jende asko ibiltzen da kale horretatik eta uste dut horrela erorikoak saihestuko liratekeela.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
16304 Askatasun etorbidea oinezkoentzat bihurtzea.
Askatasun etorbidea berrantolatzea eta oinezkoentzat jartzea proposatzen dut. Erdigunea (bidegorria eta oinezkoen bidea) oso arriskutsua da, bi aldeetan trafikoa dagoelako. Aipatutako gunetik ez da jende askorik ibiltzen, bertara iristeko errepidea hainbat aldiz zeharkatu behar baita. Bestalde, izkinetako bi espaloiak estuak dira bertatik pasatzen den jende kopuruarentzat. Nire ustez, kalea hobeto aprobetxa daiteke ibilgailuen zirkulazioa noranzko bakarrekoa baldin bada eta oinezkoentzako gune handitzen bada.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
16501 San Agustinalde eta Mañaria errekako harraskak zaharberritu eta argiztatzea.
Durango arimadun txokoez beteta dago, historia, kultura eta naturaz betetako lekuez, hain zuzen. Adierazgarrienetako bat, zalantzarik gabe, San Agustinalde ingurua da, puntu horretan elkartzen baitira Zeharkaleko zubia, San Agustin Kultur Gunea, Museoa eta alde zaharreko harraska historikoak. Mañaria errekako harraskek eta bertan dagoen zubiak ondare baliotsua osatzen dute. Nire proposamena honako hau da: Espazio hauek zaharberritu eta edertzea eta berauen argiztapena berritzea, betiere errespetuz jokatuta eta planifikatutako esku-hartzearekin. Ekimen honek honakoak barne hartzen ditu: -Zeharkaleko zubia, hirigune historikoaren sarreta mitikoa, bere edertasuna nabarmentzeko argi leunez argiztatzea, ingurua aldatu gabe. -Alde zaharreko harraskak, aurreko belaunaldien egunerokotasunaren lekuko direnak, zaharberritzea eta beren balioa nabarmentzea. -San Agustin Kultur Gunea gune eroso eta erakargarria bihurtzea, iluntzen duenerako. Imaginatu espazio hauek ilunabarrean, haien historia, arkitektura eta ingurune naturala nabarmentzen dituen argi bero baten pean. Modu honetan bizi berri bat emango genieke gune hauei, eta aldi berean gure sustraiekin lotu eta Durangoko artea eta historia beste modu batean biziko genituzke. Proposamen hau ez da apaintzeko bakarrik. Halaber, gure komunitate-zentzua indartu, gure ondarea babestu, eta alde zaharreko bizitza sozial eta ekonomikoa suspertuko luke.
Leku hori pribatua da, eta, beraz, konpontzea ez da udalaren eskumena.
16702 Durangoko bonbardaketak oroitzea.
Durango, zoritxarrez, bi aldiz bonbardatu zuten, eta, Gernikan hildakoen kopurura iritsi ez bazen ere, gertaera beldurgarria eta latza izan zen. Horregatik, oroitu behar dela uste dut. Badirudi Aste Santu bueltan soilik gogoratzen garela gertakariaz, Andra Marian eta Jesuitetan argazkiak jarrita. Nik proposatzen dudana da argazkiok urte osoan zehar Kurutziaga kaleko panel finko batzuetan jartzea, Gernikak duen bezala. Horrela, Durango bisitatzera etorri eta Kurutziagako gurutzea ikustera doazenek izugarrikeria bikoitz hau (birritan izan baitzen) zer izan zen ikusi ahal izango dute, argazki eta datuen bidez. Helburu bakarra bonbardaketak oroitzea da, berriro gerta ez dadin.
Durangon, hainbat oroigarri, monumentu eta plaka aurki ditzakezu herrian zehar banatuta, eta urtero ekitaldi ezberdinak antolatzen dira gertaera historiko garrantzitsu hori ohoratzeko eta gogoratzeko.
16905 Pinondo plaza.
Pinondo plaza atondu: Lurra konpondu, banku berriak jarri, iturria konpondu, berdegunea zaindu…
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
17402 Juan Itziarko auzuneko arkupeetako argiak.
Juan Itziarko auzunearen erdian, erabilera publikoko bi pasabide daude, 1, 2 eta 3 pabiloiak lotzen dituztenak. Hauek argiztatzea eskatzen dugu, auzokook bertatik pasatzen garelako. Horrela, auzoko irisgarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzen lagunduko dugu.
Erabilera publikoko arkupe pribatuei dagokienez, udalerri osorako irizpidea da jabeen komunitateak argi-puntuak instalatzea, eta ondoren, Udalak argindarraren kontsumoaren faktura ordaintzea.

 

 

6) TABIRA- Aurrekontua: 100.000 €

 

IDENTIFIK. PROPOSAMENA ARRAZOIA
15403 Oinezkoentzako bidea.
Tabirako parkean sarritan umeei baloiak errepidera ihes egiten die eta kaletik korrika ibiltzen dira baloiaren bila. Uste dut Izei eta Urki kaleak itxi beharko liratekeela, oinezkoek edo auzokoek soilik erabiltzeko, eta, horrela, bertatik lasai ibil gaitezke, harrapatua izateko beldurrik gabe.
Ezin da ekintza hori egin, bide-sarean auzoko trafiko-fluxua erregulatzeko bide nagusi gisa katalogatuta baitago.
15106 Herri-autobusa.
Mugikortasun-arazoak dituzten adineko askori kosta egiten zaie udalerriko beste eremu batzuetara joatea: osasun-zentroetara, autobus edo tren geltokietara, erosketak egitera, norbait bisitatzera... Ideia ona izango litzateke egun guztian zehar herritik dabilen autobus bat jartzea (arazoa kutsadura bada, izan dadila elektrikoa). Udan Tabirako igerilekura joateko autobus bat jarriko dutenez, aukera ona izan daiteke eskaera honetan esandakoen alde onak eta txarrak ikusteko.
Gobernu-taldea proiektua egiten ari da, eta, beraz, baztertu egin da eskaera, gaur egun martxan baitago.
15701 Tabirabide kalea konpontzea.
Tabirabide kaletik kotxe eta oinezko asko ibiltzen dira egunean zehar, eta ez dago egoera onean. Espaloiak oso estuak dira, eta beraz, ez dira ondo sartzen haur-kotxeak, gurpil-aulkiak edota garbiketa-ibilgailuak. Horrelakoek sarritan kale horretatik pasatzea saihesten dute ez dutelako lekurik. Errepideak oinezkoentzako lehentasuna duenez, honako hau da nire proposamena: espaloiak eta errepidea altuera berean jartzea, kalearen hasieran dagoen espazioan aparkalekuak jartzea eta oinezkoentzat lekua zabaltzea.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
16001 Zebra-bide altuak Gasteiz bidean.
Gasteiz bidean autoek abiadura handia hartzen dute, eta bidea gurutzatzea ez da segurua. Gainera, gauez lasterketak eta tronpoak egiten dira bide horretan. Proposamena: Estankonako biribilgunetik igerilekuetako biribilgunera 2 zebra-bide altu jartzea, argiztatuta.. Bestalde, bertan dagoen semaforoari dagokionez, bi eskaera egin nahi nituzke: alde batetik, zebra-bidea altuago jartzea, eta bestetik, semaforoa anbar kolorean egotea. Hau da, berdetik gorrira igaro beharrean, anbar kolorean egotea eta botoiari sakatuz gero, oinezkoentzat berdean jartzeko aukera egotea.
Ez da udal-eskumena. Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumena da.
16103 Arratoiak.
Gazteiz bidean arratoi asko daude. Arazo hori konpontzea nahiko nuke.
Udalak garbiketa-enpresarekin duen kontratuaren barruan dago jasota arratoiak hiltzea.
16104 Polizia.
Polizia gehiago nahi dut Durangotik oinez patruilatzen.
Proposamena ezin da egin, langile-kopurua handitzea baita helburua. Oinarrien 4. puntuan adierazten den bezala, besteak beste, ezin da langileak kontratatzeko gastuekin lotutako eskaerarik aurkeztu.
16403 Autoentzako aparkalekua Gasteiz bidean.
Gasteiz Bidean autoentzako aparkalekuak jartzea proposatzen dut.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
17201 Igeriketa-instalazioak handitzea.
Tabirako igerilekuetako igerileku handian itxitura klimatizatua jartzea, ikasturtean zehar kirol-instalazio gisa erabili ahal izateko. Landakoko igerilekuetan hainbat ikastaro, entrenamendu etab. egiten dira arratsaldez, eta norbanakoak ere igeri egitera joaten dira. Igerileku honekin, kale gehiago egongo lirateke igeri egiteko eta baita ikastaro eta entrenamenduetarako ere.
Esleitutako aurrekontua gainditzen du (100.000 €).
17501 Autobusak Ikastola Ibaizabal.
Egunero-egunero Ibaizabal ikastolako ikasleak batzen dituzten autobusek ez dute lekurik dagokien lekuan aparkatzeko. Batetik, kotxeren bat beti txarto dagoelako aparkatuta (autobusen lekuan) eta bestetik, kotxerik ez badago ere, ez direlako guztiak sartzen. Honekin lotuta, gainera, ikasleen irteera ordua baino askoz ere lehenago heltzen dira autobusak eta kriston jaleoa montatzen dute, errepidea okupatzen dutelako. Ez dago beste lekuren bat aparkatzeko? Ibaizabal ostean? Eliza ostean, kulturalerako bidean? Eskerrik asko.
Ekintza honek ez dakar inolako kosturik; hala ere, eskaera udaleko mugikortasun sailera bidaliko da ebaluaketa egin dezan.
17502 Arratoiak hiltzea.
TABIRA auzoan eta GASTEIZ BIDEAN arratoi asko dago. Hauek hiltzea proposatzen dut.
Udalak garbiketa-enpresarekin duen kontratuaren barruan dago jasota arratoiak hiltzea.
17601 Pinondoko argiteria hobetu
Pinondoko parkean argi oso gitxi dago eta gabetan nahiko ilun geratzen da bertatik pasatzen garenontzat. Led potenteagoekin konpondu daiteke. 200€.
Gobernu-planean jasotako eta abian jarritako jarduera da.
17801 Argiteria, txakur-kakak eta estolderia.
Hainbat leku oso ilun daude. Farola gehiago jartzea proposatzen dut.
Txakurren jabeek kakak jaso eta pixa egiten dutenean ura bota dezatela.
Estoldak zaborrez beteta daude eta euria egiten duenean ura ez da ondo pasatzen.
Eskaera horrek ez ditu betetzen aurrekontu parte-hartzaileen arauak, oinarrietan zehazten baita eskabide-inprimaki bakoitzean proposamen bakarra aurkez daitekeela. Hala ere, bozketa-fasean kontuan hartuko da txakurrekin lotutako eskaera, beste biak dagoeneko udalean lantzen ari baitira.