Mesedez konfiguratu porlet hau erabiltzaile guztiak ikusi ahal izateko.
null Durangoko babesleku klimatikoen proposamena
Durangoko babesleku klimatikoen proposamena
Itxita Prozesuaren fase kopurua: Oraingo fasea: Galdeketa

Durangoko Udalak klima-aldaketara egokitzeko neurria gisa babesleku klimatikoen sarea diseinatzeko proiektua abiarazi du, herritarrak muturreko beroaren eta bero-boladen aurrean babesteko helburua duena. Proiektu honen baitan udalerriko kanpoaldeko zein barrualdeko babesleku klimatikoak identifikatu dira: bero handiko egunetan herritarrek fresko egoteko erabili ahalko dituzten eremuak, hain zuzen ere. Aipaturiko eremuak gune fresko eta irisgarriak izango dira eta edozein herritarrek izango du bertaratzeko aukera. Udalak garrantzia berezia eman nahi izan dio Durangoko auzo ezberdinetako herritarren ikuspuntua proiektuan barneratzeari eta horretarako argitaratu du galdetegi hau. 

Aurretiko kontsulta publikorako epea irailaren 13an amaitu zen. Gaur egun, jasotako erantzunak aztertzen ari gara.

Data
Hasiera data
2026-07-17
Amaiera data
2026-09-13
Eremua
  • Hiria
Gaiak
  • Ingurumena
Interes taldeak
  • Herritarrak, oro har
Erabilitako metodologia
  • Sareko espazioa
Arlo arduraduna
Bulego Teknikoa
Zalantzak edo iradokizunak
bulegoteknikoa@durango.eus