Durangoko Udaleko Kultura sailak 2025eko Durangoko San Fausto jaietako kartel lehiaketarako deialdia egin du.
Lehiaketaren helburua da Durangoko San Fausto jaiak 2025an iragarriko dituen publizitatea eta kartelak irudikatzeko erabiliko den kartela aukeratzea.
Artista afizionatuek edo profesionalek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan.
Lehiaketan, egile bakoitzeko, gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango dira.
1go FASEA IREKITA. Lanak aurkezteko epea eta tokia Lanak aurkezteko azken eguna 2025eko abuztuaren 28a, 12:00etan izango da.