Proposamenak jasotzeko epea amaitu ondoren, horiek guztiak berrikusi ditu dagokion batzorde teknikoak, eta bozketa-fasetik kanpo utzi ditu adostutako irizpideak betetzen ez dituztenak.
Jarraian, bozketa-fasera (irailaren 9tik 15era) igaroko diren proposamenak aurkezten dira , izena proposatu duten pertsonek emandako azalpen edo arrazoiekin.
Proposamenak:
01-Atxutxietako zubia*
- Izen honekin ezagutu dugu.
- Gure amamak horrela deitzen zion.
- Tradizio familiarragatik.
- “Atxitxuetako zubia”, Durango toponimia ikerketan
02.- Arripausuetako zubi berria
- Inguruaren izena da, eta zubi berri dela gehitzen dut.
03.- Batasunaren zubia*
- Bi herrien arteko konexioa nabarmentzen du.
- Bi herrien arteko lotura islatzen du.
04.-Bihurri berri
- “Puente del Diablo” izenaz ezagutzen zena orain “Bihurri berri”, deabru berri azken finean.
05.-Deabruaren zubia*
- Hau izan da betidanik zubi honen izena.
- Gazte gaztetatik erabiltzen genuen izen hau.
- Pena litzateke zubi zaharrari beste izen bat ematea.
- Lehengo izena, baina euskaraz.
- Betidanik ezagutu da izen honekin.
- Deabruaren zubia antzinako zubiaren izena zen.
- Jatorrizko izena ez litzateke galdu behar. Proposatzen dudan izena egokia dela deritzot.
06.-Elkartasunaren zubia
- Durango eta Iurreta herrien arteko elkartasuna indartzen du.
07.-Errekagane zubia
08.-Herri bi arteko zubia*
- Durango eta Iurreta artean dagoelako.
09.-Ibaizabal zehar
- Ibaizabal errekaren gaineko bi Herri komunikatzen dituelako.
10.-Inpernuzubi
- Deabruaren zubiaren oinordekoa.
11.-Sapuzubi
12.- Suhiltzaileen zubia
13.- Urkullu lehendakaria zubia
- Durangoren izena erdigunean jarri duelako gurean zein nazioartean, guztion lehendakaria delako eta durangartzat duelako bere burua.
14.- Zubiberri
15.- Zubigorri
- Bidegorriko zubiak.... Zubigorri.
- Izen erraza eta klasikoa delako.
* Hizkuntza-zuzentasuna dela-eta, izendapen hau lehenetsi da eite eta esanahi antzeko beste proposamen batzuen artean.