Durango Kirolak Administrazio-Erakunde Autonomoaren zerbitzuen prezio publikoak aldatzeari buruzko kontsulta publikoa
39/2015 Legearen13, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 133. artikulua betez, Legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren webgunearen bitartez, eta jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuek eta antolakunderik ordezkagarrienek puntu hauei buruz:
a) Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak.
b) Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.
c) Arauaren helburuak.
d) Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak
Durangoko Kirolak Administrazio-Erakunde Autonomoaren prezio publikoen aldaketari buruzko kontsulta publikoa egiteko epea 15 egun naturalez irekitzea erabaki da, azaroaren 6tik 20ra bitartean, eta iragarkia udal webgunean argitaratuz.
- Hiria
- Kirola
- Herritarrak, oro har
- Erabilitako metodologia
-
- Sareko espazioa
- Zerikusia duten agiriak