Parte hartzeko proiektu motak

 

Honako web orri honetan hainbat gairi buruz parte hartu eta erabaki dezakezu, menu nagusian aktibo dauden espazioen bidez: prozesuak, kontsultak eta abar.

Proiektu bakoitzaren barruan, parte hartzeko hainbat aukera aurkitu ditzakezu, besteak beste, proposamenak egitea, hainbat aukera bozkatzea, proiektuak lehenestea eta beste ekintza batzuk.

Iritziak eta proposamenak eman ahal izateko edota kontsultak bozkatzeko, erregistratu egin behar duzu, eta erregistro-eskaera  hori aurkezteak honako plataforma hau erabiltzeko baldintzak onartzen dituzula esan nahi du.

Zer da partehartze prozesu bat?

Partehartze-prozesu bat partehartze-jardueren sekuentzia bat da, gai jakin bati buruzko erabaki bat definitu eta hartzeko helburuarekin (adibidez, lehenik eta behin inkesta bat bete behar da, gero proposamenak egin, aurrez aurreko topaketetan edo topaketa birtualetan eztabaidatu eta, azkenik, lehenestsi).

Partehartze-prozesuak dira, besteak beste, honako hauek: aurrekontu parte-hartzaileak (bertan proposamenak egiten dira, ekonomikoki baloratzen dira eta bozkatu egiten dira erabilgarri dagoen dirua kontuan izanda); plangintza estrategikoko prozesu bat, erregelamendu edo arau baten elkarlaneko idazketa; hiri-espazio baten diseinua edo politika publikoen plan baten ekoizpena.

Zer dira kontsultak?

Kontsultak tresna gisa ulertu behar dira, herritarrek euren iritzia eman dezaten zuzeneko interes publikoko edo lurralde-eremuetan eragin garrantzitsua izan dezaketen edozein gairen gainean, betiere, galdera, foro edo bestelako kontsulta-tresnak baliatuz.

Besteak beste:  hirigintza-proiektu berri bat onartzea edo baztertzea, plaza edo kale baten izena aldatzea,…

Zer dira herritarren-ekimenak?

Ekimena edozein pertsonak bultza dezakeen proposamena da (parte hartzeko gainerako bideak edo espazioak alde batera utzita), sinadurak bilduz, erakunde publikoak ekintza espezifiko bat egin dezan ( adibidez: erregelamendu bat aldatu, proiektu bat hasi, sail edo kale baten izena aldatu, etab.).

Ekimena sustatzen duten pertsonek, horren helburuak definitu, laguntzak bildu, eztabaidatu, zabaldu eta topaketa-guneak zehaztu ditzakete, parte-hartzaileen sinadurak edo beste parte-hartzaile batzuei irekitako eztabaidak biltzeko.