2026an herritarrek parte hartzeko tresna honen zortzigarren edizioa jarri da abian, eta, horri esker, Durangoko herritarrek udal-aurrekontuko partida bateko inbertsio proposamenak proposatu, hautatu eta bozkatu ahal izan dituzte.
Oraingo honetan, Udalak 300.000 € gorde ditu, arlo bakoitzari 100.000 € lotuz, 2027ko udal-aurrekontuan proiektuak sartzeko eta gauzatzeko.
Durangoko Udaleko Kultura sailak 2025eko Durangoko San Fausto jaietako kartel lehiaketarako deialdia egin du.
Lehiaketaren helburua da Durangoko San Fausto jaiak 2025ean iragarriko dituen publizitatea eta kartelak irudikatzeko erabiliko den kartela aukeratzea.
Artista afizionatuek edo profesionalek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan.
Lehiaketan, egile bakoitzeko, gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango dira.
Lehiaketak honako fase hauek ditu:
1. FASEA: Kartelen aurkezpena (uztailaren 4tik goizeko 9: 00etatik, abuztuaren 28ra, 12:00etara)
2. FASEA: Epaimahaiak proposamenak baloratzea
3. FASEA: Kartel finalisten herri-bozketa (irailaren 4tik goizeko 9: 00etatik, irailaren 11ra, 14:00etara).
4. FASEA: Kartel irabazlea argitaratzea (Irailaren 17an)
- Hiria
- Partaidetza
- Herritarrak, oro har
- Erabilitako metodologia
-
- Sareko espazioa
- Zerikusia duten agiriak
- Arlo arduraduna
- Kultura saila
- Zalantzak edo iradokizunak
- andera@durango.eus