Iradokizunen bat baduzu edo azalpenen bat behar baduzu, bidali mezu bat honako helbide honetara : partehartu@durango.eus
1.- Zer da Aurrekontu Parte-hartzailea?
3.- Zein arlotako proposamenak aurkez daitezke?
4.- Zein baldintza bete behar ditu proposamen batek Udalaren Aurrekontu Proiektuan sartzeko?
5.- Zer informazio eman behar dut proposamenean?
6.- Bada proposamenik egin ezin zaion jardueraren bat?
7.- Gerta liteke aukeratutako proposamenik ez gauzatzea?
8.- Zelan jakin proposamenak gauzatuko diren ala ez?
1.- Zer da Aurrekontu Parte-hartzailea?
Aurrekontu Parte-hartzailea durangar guztientzat zabalik dagoen prozesua da, Udalaren aurrekontuaren zati bat zertan erabil daitekeen proposatu dezaten.
Durangoko Udalak, bere aurrekontuaren zenbateko bat erreserbatzen du Aurrekontu Parte-hartzaile horren zati gisa.
Oraingo honetan, Durangoko Udalak 200.000 € bideratuko ditu Udalaren 2025eko aurrekontuaren proiektua landu aurretik abiarazitako urtebeteko prozesuan jasoko diren proposamenetarako.
Durangoko bizilaguna bazara eta ideia bat baduzu, hau da zure unea.
2.- Zer prozesu jarraituko da proposamenak Udal Aurrekontuaren Proiektuan txertatzeko? Prozesuaren azalpen zehatza
Durangoko bizilagunek proposamenak aurkezteko prozesu irekia 2024ko apirilaren 30ean hasiko da eta bost fase izango ditu:
1.- PROPOSAMENAK JASOTZEA (Maiatzaren 2tik 19ra) -NOLA ETA NON AURKEZTU?
partehartu.durango.eus webgunean udalaren eskumeneko edozein eremuri lotutako interes orokorreko proposamenak aurkeztu ahal izango dira, hala nola: Durangoko eremu baterako hobekuntzak, kultura-jarduerak, merkataritzaren sustapena…
Web orrian, halaber, egin nahi den proposamenari buruzko informazio gehiago emango duten argazkiak eta pdf formatuko artxiboak erantsi ahal izango dira.
Prozesutik kanpo geratuko dira eduki difamatzailea, diskriminatzailea edo legez kanpokoa duten proposamenak.
Durangon erroldatutako 16 urtetik gorako edozein pertsonak eta Durangon erregistratuta dauden elkarteek proposamen bat aurkeztu ahal izango dute eremu hauetako bakoitzean:
- A.- Durangon bizi diren pertsona guztientzat interes orokorrekoak diren gaiei buruzko proposamenak aurkeztu ahal izango dira, proposamen bakoitzeko 100.000 euroko gehienezko aurrekontuarekin.
- B.- Durangoko gazteentzat interesgarriak diren gaiekin zerikusia duten proposamenak aurkeztu ahal izango dira, proposamen bakoitzeko 50.000 gehienezko euroko aurrekontuarekin.
- C.- Durangoko adinekoentzat interesgarriak diren gaiekin zerikusia duten proposamenak aurkeztu ahal izango dira, proposamen bakoitzeko gehienez 50.000 euroko gehienezko aurrekontuarekin.
Proposamen bat aurkezteko laguntza behar duten pertsonak HAZen (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) bulegoetara hurbildu ahal izango dira, eta udaleko langileek laguntza emango diete proposamena egiteko.
2.- JASOTAKO PROPOSAMENAK WEBGUNEAN ARGITARATZEA (Ekainaren 3tik 7ra)
Jasotako proposamen guztiak argitaratuko dira, salbu iraingarriak edo baztertzaileak direnak eta pertsona batek edo batzuek igorritako proposamen berdinak. Horiek baztertuko dira.
3.- SAILEK PROPOSAMENAK AZTERTZEA ETA LEHENESTEA (Ekaina-Iraila)
Udaleko sailek proposamenen edukia aztertuko dute. Prozesuan ezarritako irizpideak betetzen dituztenak, bideragarriak badira eta haien kalkulu ekonomikoak ez badu gainditzen ezarritako gehienezko zenbatekoa, sailek lehenetsi egingo dituzte.
Bozketa eraginkorra ahalbidetuko duen arrazoizko proposamen-kopurua izango duen zerrenda egiteko asmoz (gehienez 20 proposamen eremu bakoitzeko), behin betiko zerrenda egiteko, kontuan hartuko dira, gainera, interes orokorraren araberako beste irizpide batzuk, udalaren estrategiarekin eta egokitasun-irizpideekin bat etorriz. Analisi horretarako, proposamenen edukia bakarrik hartuko da kontuan. Inolaz ere ez da baloratuko eduki berari lotutako zenbait proposamen jaso izana.
Azterketa horren emaitzatik herritarrek bozkatzeko fasera igaroko diren proposamenak aterako dira (antzeko edukia duten proposamenak proiektu bakarrean bilduko dira).
4 – ZERRENDAK ARGITARATZEA ETA HERRITARREN BOZKETA (Irailaren 9tik 23ra)
Behin bozketarako argitaratu beharreko zerrenda bukatuta dagoenean, bozkatzeko epea hasiko da. Proposamen bakoitzari buruz informazio hau argitaratuko da:
- Deskribapena
- Gutxi gorabeherako aurrekontua
- Txosten teknikoa
- Argazkia
Bozketan Durangon erroldatuta dagoen edonork parte hartu ahal izango du, 16 urte baino gehiago baditu. Bozketa partehartu.durango.eus web orriaren bidez egingo da. Horretarako, formulario erraz bat egingo da, eta bertan identifikazio-agiria eta jaiotze-data baliozkotuko dira erroldarekin batera. Baliozkotzeak egin ondoren, proposamen bat hautatu ahal izango da ezarritako eremu bakoitzeko:
- A) Durango osorako interes orokorreko proposamena, gehienez 100.000 €-ko aurrekontuarekin.
- B) Durangoko gazteei zuzendutako proposamen bat, gehienez 50.000 €-ko aurrekontuarekin.
- C) Durangoko adinekoei zuzendutako proposamen bat, gehienez 50.000 €-ko aurrekontuarekin
5.- HERRITARREK BOZKATUTAKO PROIEKTUAK AURREKONTUEN PROIEKTUAN SARTZEA ETA WEBGUNEAN ZABALTZEA
Botazioa amaitu ostean, zerrenda ordenatu bat aterako da, proiektu bakoitzak jasotako boto kopuruaren arabera. Era horretan, proiektuak hautatuko dira zerrenda horren arabera, harik eta aurtengo parte-hartze bidezko aurrekontuetarako izendatutako gehienezko zenbatekora ahalik eta gehien hurbildu arte. Proiektu hautatuen kopurua, beraz, zehaztugabea da, hasiera batean.
Proposamen lehenetsiak Udalaren 2025eko aurrekontu proiektuan txertatuko dira, eta partehartu.durango.eus web orrian argitaratuko dira.
Udalak, halaber, proposamen guztien zerrenda jasoko duen memoria bat argitaratuko du, eta bertan adieraziko du zeintzuk izan diren azterketa eta balorazio teknikoaren fasea igaro dutenak, bai eta 2025erako aurrekontu-proiektuan zein sartu diren eta zeintzuk ez, bozketaren emaitza gisa.
3.- Zein arlotako proposamenak aurkez daitezke?
Udalaren egiteko guztiei buruzkoak izan daitezke, baina honako hauek izango dute lehentasuna:
- Ekonomiaren garapena, merkataritza eta enplegua
- Gizarte politikak
- Kultura, euskara, hezkuntza, gazteria eta kirola
- Herritarren segurtasuna
- Mugikortasuna, ingurumena, hiri-berroneratzea, etxebizitza eta garapen osasungarria
- Hiri-plangintza eta proiektu estrategikoak
- Zerbitzuak eta bizi-kalitatea
- Herritarren arreta eta partaidetza
- Jaiak, lankidetza, bizikidetza, immigrazioa eta kulturartekotasuna
- Berdintasuna
Proposamenak, gainera, ezin dira izan pertsona, entitate edo talde jakin batek egikaritzekoak, zeren eta, Udalaren aurrekontu proiektuan sartzen badira eta lehentasuna ematen bazaie, dagokion Udal Sailak egin behar baitu haien kudeaketa eta izapidetzea
4.- Zein baldintza bete behar ditu proposamen batek Udalaren Aurrekontu Proiektuan sartzeko?
Oro har, Udaleko teknikariek kontu hauek aztertuko dituzte proposamenak baliagarriak diren ala ez erabakitzeko:
- Udalaren eskumena da? Proposamenak Udalaren eskumena izan behar du. Udalak jarduera batzuk egin ditzake, baina beste batzuk, ostera, beste administrazio batzuen mende daude.
- Legezkoa da? Aztertuko da proposamena aurrera eramatea eragozten duen arautegirik dagoen edo guztion onuraren aurka doan, edota eduki iraingarririk edo diskriminatzailerik duen.
- Garrantzizkoa eta interes orokorrekoa da? Proposamenak herri osoaren, auzo baten edo kolektibo handi baten onerako izan behar du, norbanakoen interesen aldekoa barik.
- Bideragarria da? Proposamena teknikoki bideragarria den aztertuko da, baita gauzatzekoperagozpenik egon daitekeen ere.
- Zenbat balio du? Proposamenaren kostua kalkulatuko da eta 100.000 (Durango osorako proposatzen diren ekintzetarako) edo 50.000 (gazteentzako eta nagusientzako proposatzen diren ekintzetarako) eurotik gorako kostua duten proposamen guztiak baztertuko dira.
Aurkezten den proposamena ezin da, gaur egun, Udalaren plangintza- edo gauzatze-fasean egon. Udalak ez du proposamenik onartuko plangintza- edo gauzatze-fasean. Ez da onartuko Udalak dagoeneko egiten duen zerbitzu, obra edo horniduretarako udal-partidan gastua handitzea dakarren proposamenik, ezta langile-gastuetarako proposamenik ere.
5.- Zer informazio eman behar dut proposamenean?
Proposamena zure hitzekin deskriba dezakezu, kontuan izan zenbat eta hobeto azaldu, orduan eta errazago ebaluatuko duela Udalak. Gogoratu, zure proposamena egitean, zure datu pertsonalez gain, honako datu hauek eskatuko direla:
- Proposamenaren izena (deskribapen laburra, izenburua).
- Proposamenaren deskribapena, besteak beste, aurkezteko arrazoiak eta helburuak adierazita.
Proposamena egiteko testu mugatua izango duzu (1.500 karaktere). Nahi izanez gero, dokumentuak erantsi ahal izango dituzu (marrazkiak, planoak, argazkia...).
6.- Bada proposamenik egin ezin zaion jardueraren bat?
BAI.Besteak beste, ezin da arlo hauei buruzko proposamenik aurkeztu:
- Langileak kontratatzeko gastuak.
- Lanak egiteko eta zerbitzuak emateko enpresen edo autonomoen kontratazioa.
- Familiei, irabazi asmorik gabeko erakundeei, fundazioei eta enpresa pribatuei zuzendutako dirulaguntzak eta bestelako laguntzak.
- Bekak, sariak, laguntza ongintza- edo asistentzia-laguntzak.
- Diru-sarrera publikoei buruzko erabakiak.
7.- Gerta liteke aukeratuta-ko proposamenik ez gauzatzea?
BAI. Udalaren aurrekontuan sartutako proposamenak gauzatu aurretik, aurrekontuko gainerako partidekin egiten den bezala, proposamen horiek kontrolatu eta, zehatz, aztertuko dira. Bestalde, aurrekontuen proiektuan sartu aurretik proposamena aztertu eta onartu arren, gerta daiteke azken tramiteak egitean lehen aurkitu gabeko oztopoak agertzea. Horrela gertatuz gero, informazio hori webgunean argitaratuko da.
8.- Zelan jakin proposamenak gauzatuko diren ala ez?
Aurrekontuak onartu ondoren, partehartu.durango.eus webgunean argitaratuko dira, proiektuen jarraipena egiteko atalean.
Proposamena faseren batean atzera botatzen bada, proposamen hori egin zuen pertsonari jakinaraziko zaio zergatik ez duen aurrera egin, baldin eta bere posta elektronikoa eman badigu.