BOZKeta epea amaitu da emaitzak irailaren 1ean publikatuko dira |
---|
Zein da jarraitu behar den prozesua proposamenak 2024ko udal-aurrekontuan sartzeko?
Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua bi urtean behin egiten da:
Lehenengo urtean ziklo oso bat egiten da (ziklo luzea), eta herritarrek egiten dituzten proposamenetatik abiatzen da. Proposamen guztiek lau fase dituzte:
1. EGIN ZURE PROPOSAMENAK – 2. GUSTATZEN ZAIT – 3. AZTERKETA TEKNIKOA – 4. BOZKETA
(Sakatu hemen 2023ko faseetako bakoitza zertan datzan informazio gehiago nahi baduzu)
Bigarren urtean (ziklo laburra), bozketa-fasea soilik egiten da. Bertan jasotzen dira, aurreko urtean fase horretara igaro arren, aurrekontu orokorrean sartzeko puntuazio nahikorik lortu ez zuten proposamenak.
Iaz, honako hauekin lotutako proposamenak egin ziren: :
• interes orokorreko gaiak DURANGOn bizi diren pertsona guztientzat, gehienez 200.000 euroko aurrekontuarekin.
• Durangoko eremu jakin baterako interesgarriak diren gaiak, proposamen bakoitzeko 100.000 euroko gehieneko aurrekontuarekin. Proposamenak honako eremu hauetarako egin ziren:
1) SAN ROKE 4) MADALENA
2) SAN FAUSTO 5) ERDIALDEA
3) LANDAKO 6) TABIRA
Zikloaren bigarren urtean gaude, beraz, aurreko zikloan udal-aurrekontuan sartzeko behar besteko puntuaziorik lortu ez zuten proposamenak bozketa-fasera igaroko dira.Aurten, hoanko aurrekontu hau esleitu da:
EREMUA | AURREKONTUA |
---|---|
DURANGO | 400.000 € 200.000 €+ 100.000 €+100.000 € |
SAN ROQUE | PROPOSAMENIK EZ Eremu honetako aurrekontua orokorrean gehitzen da. |
SAN FAUSTO | 100.000 € |
LANDAKO | PROPOSAMENIK EZ Eremu honetako aurrekontua orokorrean gehitzen da. |
MADALENA | 100.000 € |
ERDIALDEA | 100.000 € |
TABIRA | 100.000 € |
Proposamenekin batera doazen txosten-teknikoak udal teknikariek berrikusi dituzte 2024ko udal aurrekontura egokitzeko.
DURANGO -GEHINEZKO AURREKONTUA: 400.000 € arte
Honako hauek dira aurreko zikloan udal-aurrekontuan sartzeko behar besteko puntuaziorik lortu ez zuten proposamenak, eta, beraz, bozketa-fasera igaroko dira:
PROPOSAMENA | TXOSTEN TEKNIKOA | AURREKONTUA |
---|---|---|
1001- Zuhaitz gehiago | 1001-Txosten teknikoa | 100.000 € |
1405- Saskibaloi kantxak eta frontoiak | 1405-Txosten teknikoa | 200.000 € |
701- Parke estalia Durangon | 701-Txosten teknikoa | 180.000 € |
2201- Frontoi irekiak sortu | 2201-Txosten teknikoa | 200.000 € |
1601- Komun publiko gehiago | 1601-Txosten teknikoa | 160.000 € |
2207- Intxaurrondoko astronomia proiektua berriz martxan jartzea | 2207-Txosten teknikoa | 75.000 € |
1803- Zebrabide eta bidegorrien inguruan ikusgarritasuna hobetzea | 1803-Txosten teknikoa | 200.000 € |
903- Jolasguneak umeentzat | 903-Txosten teknikoa | 200.000 € |
1605- Garai Jauregiaren harresia eta atzekaldeko parkearen egokitzaena | 1605-Txosten teknikoa | 150.000 € |
1) SAN ROKE
Auzo honetan ez dago bozkatu gabe dagoen proposamenik, beraz, eremu honetarako erabiliko ziren 100.000 euroak Durangoko interes orokorreko proposamenetarako aurrekontura gehituko dira.
2) SAN FAUSTO- GEHINEZKO AURREKONTUA: 100.000 € arte
SAN FAUSTON esleitutako aurrekontuari esker, bi proposamenak egin daitezke, eta, beraz, 2024ko aurrekontuan sartuko dira, BOZKETA-FASERA IGARO BEHARRIK GABE.
PROPOSAMENA | TXOSTEN TEKNIKOA | AURREKONTUA |
---|---|---|
1204- Bizikleta garbigunea San Fauston | 1204- Txosten teknikoa | 20.000 € |
1702- Fauste kaleko oinezkoen ibilbideari jarraipena ematea | 1702-Txosten teknikoa | 60.000 € |
3) LANDAKO
Auzo honetan ez dago bozkatu gabe dagoen proposamenik, beraz, eremu honetarako erabiliko ziren 100.000 euroak Durangoko interes orokorreko proposamenetarako aurrekontura gehituko dira.
4) MADALENA- GEHINEZKO AURREKONTUA: 100.000 € arte
MADALENANesleitutako aurrekontuari esker, dagoen proposamena egin daiteke, eta, beraz, 2024ko aurrekontuan sartuko da, BOZKETA-FASERA IGARO BEHARRIK GABE.;
PRopOSAMENA | TXOSTEN TEKNIKOA | AURREKONTUA |
---|---|---|
1504- Umeek jolasteko parkea Madalenan | 1504-Txosten teknikoa | 100.000 € |
5) ERDIALDEA- GEHINEZKO AURREKONTUA: 100.000 € arte
ERDIALDEAN esleitutako aurrekontuak ez du uzten bi proposamenak egiten, eta, beraz, bozketa-fasera igaroko dira.
PRopOSAMENA | TXOSTEN tEKNIKOA | AURREKONTUA |
---|---|---|
1202- Kurutziagako iturria konpondu | 1202- Txosten teknikoa | 100.000 € |
1402- Bideogrri gehiago Sanagustinalden | 1402-Txosten teknikoa | 50.000 € |
6) TABIRA- GEHINEZKO AURREKONTUA: 100.000 € arte
TABIRAN esleitutako aurrekontuak ez du uzten bi proposamenak egiten, eta, beraz, bozketa-fasera igaroko dira.
PROPOSAMENA | TXOSTEN TEKNIKOA | AURREKONTUA |
---|---|---|
2208- Hilero kirol eta kultura ekintzak auzoan | 2208- Txosten teknikoa | 25.000 € |
2512- Tabirako pasabidea konpondu | 2512- Txosten teknikoa | 100.000 € |