Iradokizunen bat baduzu edo azalpenen bat behar baduzu, bidali mezu bat honako helbide honetara : partehartu@durango.eus
Jarraian aurzkezten diren proposamenak, herritarrek Durangorako interesgarriak diren gaiekin erlazionatu dituztenak dira.
Ekainetik irailera bitartean udaleko sailek proposamenen edukia aztertuko dute. Prozesuan ezarritako irizpideak betetzen dituztenak, bideragarriak badira eta haien kalkulu ekonomikoak ez badu gainditzen ezarritako gehienezko zenbatekoa , 1000.000 € kasu honetan, bozketa-fasera igaroko dira.
IDENTIFIK. | PROPOSAMENA |
---|---|
7903 | Tabirako futbo zaleai berria Tabirako futbol zelaian beste zelai bat sortu. |
8001 | Suteak Komenigarria litzateke suhiltzaileekin batera Durangoko kale guztiak berrikustea, sutea gertatuz gero kamioiek sarbidea izan dezaten sua itzaltzeko. Adibidez, besteak beste, San Rokebideko 6 eta 8 zenbakiek ez dute sarbiderik atze partetik Askatasun etorbidearekin eta Jose Maria Iparraguirre kalearekin bat egiten duten lotunean. Ekimen hau Portugaletek eta Getxok egin berri dute. |
8002 | Durangoko kaleetako argiak Madalenako elizatik hasi, Mikeldi kaletik igaro eta Iurretako zubira arteko zatia izan ezik, Durangoko gainerako kaleak ez daude behar bezala argiztatuta, eta arreta berezia jarri behar zaie Askatasun etorbideari, San Rokeri eta inguru horretako kale guztiei eta, batez ere, oinezkoen pasabideei. |
8101 | Donostiako Unibertsitateko Campuserako autobusak Gure gazte askok Donostian ikasten dute, eta Durangotik ia ez dago konexiorik. Durango gertuago egonda ere, bideragarriagoa eta azkarragoa da Bilbotik joatea gure herritik baino. Durango/Donostia j/e autobusentzako kudeaketa eta dirulaguntza eskatzen dut ikasleentzat, Donostiako ostatatze-gastu handia gehitu behar ez izateko. Ez dut doako autobusik eskatzen. Udalak kudeatuz gero, errazagoa da bideragarritasun azterketa bat egitea proiektua behar den moduan kontrolatzeko eta jarraipena emateko. |
8102 | Tabirako igerileku estalia egokitzea Tabirako igerileku estalia egokitzea, Durangaldeko kirol-elkarteek eta ikastetxeek erabil dezaten. |
8104 | Udako igerilekuen instalazioak hobetzea Udako igerilekuen alboko eraikina guztiz eraberritzea, igerilekuan bainatu ondoren bertan dutxatu ahal izateko. Ez ditugu moduluak nahi. Durangok ez ditu udako igerilekuak aldatu azken 20 urteetan. Eta aldatu baditu, okerrerako izan da. |
8201 | Ondare industriala berreskuratzea Berrizko lurretan badira Durangorentzat garrantzitsu izan ziren minizentral hidroelektrikoak, eta egun, naiz eta makineria bertan izan, guztiz ahaztuta daude: Errotatxu eta Olazarrar. Titulartasuna udalak mantentzen badu, proposamena da eraikin hauek eta beraien azpiegitura interpretazio zentru bezala berreskuratzea eta, zergaitik ez, Berrizko udalarekin elkarlanean esaterako, ibilbide bat sortzea. |
8301 | Psikobonoak Aurten aurrera eraman den psikobonoen proposamena berriz ere egitea baina Durangoko pertsona ororentzat. Gaixotasun edo zailtasun psikologikoei bultzada bat ematea funtsezkoa da, eta egia esan, edonork ezin du gastu horri aurre egin edota osakidetzako psikologoen zain egon (6-9 hilabeteko lista eta zitak). Oso iniziatiba garrantzitsua iruditzen zait. Eskerrik asko |
8302 | San Agustin, zeharkaleko zubia eta Durangoko harraskak hobetzea Mañaria ibaiaren ertzean, Barrenkale eta Zeharkaleko garbitegi historikoak berritu eta argiztatzea, eta zeharkaleko zubia (Durangoko alde zaharreko sarrera) berritzea eta argiztatzea. San Agustin antzokiaren fatxada argiztatu. Gune hau guztia interes historiko eta turistiko handikoa da, Durangoko lekurik politenetako bat da, udalak zaindu eta sustatu beharko lukeena. |
8401 | Arripausueta zelaian belarra berritzeko eskaera Durangoko Arripausueta futbol eta errugbi zelaiko erabiltzailea naiz, eta belarraren egoerak kezkatzen nau. Espazio hau ezinbestekoa da kirol komunitatearentzat, baina bere egoera txarrak ez du soilik jokoaren kalitatean eragiten, jokalarientzat ere arriskutsua da. Belarrak urteak daramatza mantentze-lanik gabe eta ordezkatu egin behar da, 30.000 € inguruko kostuarekin. Gure ustez, inbertsio hori funtsezkoa da erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko eta kirol-ingurune egokia sustatzeko. Durangoko Udalari eskatzen diogu hobekuntza horretarako behar diren funtsak esleitu ditzala, belarra berritzeak tokiko kirola sustatzen eta espazio profesional eta segurua ziurtatzen lagunduko baitu. Prest gaude proposamen hau xehetasunez eztabaidatzeko eta Udalak eskain ditzakeen finantzaketa edo laguntza moduak aztertzeko. Eskerrik asko zure arretagatik. Gure eskaeraren aldeko erantzuna espero dugu. |
8502 | Tenis-pistetako zoladura aldatzea euriteek eragindako ur-putzuak saihesteko Euriteek ur-putzu handiak eragiten dituzte Landakoko tenis pistetan. Euriteak igaro arren, bertan diraute egun luzez ur-putzuak. Mantenu-lanak urriak dira, eta baita ura ateratzeko baliabideak ere. Oraingo zoladurak ere ez du ahalegin horretan laguntzen, eragotzi egiten baitu euri-urak arketetara joatea eta, ondorioz, urez gainezka jarraitzen dute tenis pistek. Eta, halaxe, pistak geroz eta hondatuago daude. Landako tenis klubekoek arazoak dituzte entrenamenduak egiteko, eta gauza bera gertatzen zaie gainerako herritarrei. Beraz, tenis pistetako zoladura hobetzea proposatzen dugu. Tresneria egokia behar da ura bideratzeko eta pistak lehortzeko. Azterketak enkargatu ahal dira proiektuak egiteko eta izan daitekeen kostua aurreikusteko, esaterako, padel pistekin egin den bezalatxu. |
8601 | Durango/Donostia autobusa - Unibertsitateak Kaixo, Bilboko eta Leioako unibertsitateetara joateko autobusa dagoen bezala, gustatuko litzaidake Donostiara ikastera eta/edo lan egitera joaten diren ikasleei eta langileei garraioa erraztea. 30.000 biztanle dituen udalerri gisa, uste dut ondo legokeela hori baloratzea. Eskerrik asko. |
8701 | Durangoko kale-katuen kudeaketa orokorra Durangon katu- eta maskota-kolonien kudeaketa globala garatzeko proiektua. Udalerriaren alderdi guztiak aztertzen ditu: historikoak, sozialak, elkologikoak, ekonomikoak, ingurumenekoak eta legezkoak. CER proiektua inplementatzeko abantailak eta haren garapenak udalerrian duen inplikazioa barne hartzen ditu. |
8801 | Bide-hezkuntza Bizikleta/patinen eta oinezkoen arteko bizikidetza hobearen alde. |
8901 | Sukaldaritza Munduko postre errezeten lehiaketa, Durangoko kultur aniztasuna gastronomiaren bidez jasotzeko. Udako hilabeteetan egingo da, oporretara alde egiten ez duten pertsona guztientzat. Parte-hartzaileek beren errezetak aurkeztuko dituzte, behar dituzten osagaiekin, eta udalak osagaiak jarriko ditu. Gainera, jasotako errezeta bakoitzaren kultur informazioa jaso ahal izango litzateke: bere jatorria, testuinguru jakin batean prestatzen bada (gabonak, ezkontzak...)... |
9001 | Parke berdea Parke berde bat, belarra, zuhaitzak, loreak, zuhaixkak... natura alegia, eta umeentzako guneekin, betiko txin-txaunez haratago. Material naturalekin (zurarekin, esaterako) sortutako oztopoak jarriko dira, baita harea-eremuak ere. Adibide gisa, hor da Zornotzako Jauregibarria parkea: ibaia du, antziri txiki bat ahateekin, udan gerizpea ematen duten zuhaitzak eta zuhaitzik gabeko berdegune zabalak ere bai. Hormigoizko hodiak ditu aurrentzako tunel gisa eta bidegorri erako bideak ere bai. Beste adibide txikiago eta hurbilago bat Elorrioko Ganondo parkea da. Durangok beharko lukeen baino berdegune gutxiago ditu. Zuhatzola parkea proposatzen dudanetik hurbil dago, baina ez dago erdigunean eta txin-txaun "naturalagoak" beharko lituzke. Pena da horrelako parke batean txin-txaun "normal" eta artifizialak jarri izana, loturarik apenas dutenak inguruko berdetasunarekin. Jendeak autoa hartu ohi du bertara iristeko, eta hori pena bat da, eta horregatik beharbada izaten da horren jende gutxi. Berdegune basatuago batek onura ekarriko lieke haurrei, eta baita gainerako herritarrei ere. |
9201 | Autokarabana zerbitzu gunea Bidaiatzeko eta oporretaz gozatzeko autokarabana, camper eta furgoneten erabilera gero eta ohikoagoa denez, komenigarria izango litzateke haientzako zerbitzudun gune bat izatea (ur grisak uzteko estolda, beltzak husteko estolda eta urak betetzeko iturri bat). Turistek gure udalerria ezagutzeaz gain, ibilgailu mota horiek dituzten herriko bizilagunek ere erabili ditzakete, bidaien aurretik ur biltegiak kargatu ditzakete eta bueltan ur gris eta beltzak husteko aukera izan dezakete. Kokaleku on bat kanposatu eta Zuhatzola parkearen artean izan daiteke. |
9303 | Juan Itziarko egoiliarrentzako aparkalekuak Durangoko goiko aldeko biztanleek aparkalekuak erraz izateko modua bilatzea. |
9304 | Juan Itziarko iturria egokitu Gaur egungo iturria, pasoko jendearentzat eta auzokoentzat erabiltzen dena, aldapan dago, eta ez du ez pizorik ez erresguraturik. Ateratzen den ura, gainezka egiten du eta lurrera erortzen da etengab, haizeak eramaten duen arte. Egokitzea eskatzen dugu. |
9305 | Juan Itziarko lorategien tamaina murriztu eta zero kotara jaitsi. Auzoko espazio publikoa erabiltzea, lorategiak murriztuz (zuhaitzen parterreari eutsiz), aisialdirako eta ibilaldi atseginagoa eta erabilgarriagoa egiteko. |
9401 | Joskintza klaseak Herrian josteko klaseak antolatzea. Bertan josten ikasiko dute, sormena garatuko dute eta ahaztutako jantziei bigarren bizitza bat emango diete. Gainera, esperientziak partekatzeko eta belaunaldien arteko gizarte-loturak sustatzeko topagunea izango da. |
9402 | Durangon zaintza lanen diagnostiko partehartzailea egiteko proposamena ABIAPUNTUA: Gaur egungo zaintza lanen antolaketak ez ditu gizartean dauden beharrak asetzen. Sistemak ez du gaitasunik ongizatea bermatzeko biztanleriaren geruza guztiei eta, datuen arabera, egoerak okerrera egingo du. Horregatik, zaintza krisiaz mintzo gara talde zein teorialari feministak. PROPOSAMENA: zaintza lanak berrantolatu eta demokratizatu egin behar dira. Erronkari ekiteko, lehen urratsa tokian-tokiko egoeraren errealitatea aztertzea eta ezagutzea da. Horregatik, Durangoko zaintza lanen diagnostiko parte hartzailea egitea proposatzen dugu. -Mugimendu feminista, herri mugimendua eta herritarrak: Zaintza lanetan pentsatzen eta hausnartzen ari diren elkarte zein mugimenduak gako izango dira prozesuan zehar proposamenak egiteko eta etorkizuneko egitura publiko edo komunitarioak sortzeko. |
9501 | Pinondo parkea hobetzea Nire idatziaren helburua Pinondo plaza-parkearen balizko hobekuntza proposatzea eta horri buruzko iritzia ematea da. Parke hori zeharkatzea edo bertatik ibiltzea deserosoa da, baita arriskutsu samarra ere, alde batetik, eraikita dagoen materialagatik: harritxoa, eta bestetik, bere egoeragatik: ez da laua eta erliebeak ditu. Bertako iturriak eta bankuak, garbitu, mantendu, margotu egin daitezke... eta, akaso, aldatu ere bai. Parkearen esentzia mantendu nahi bada ezinbestekoa da berau hobetzea, gaurkotzea... Adibide gisa, gaur egungo Magdalena plaza jarriko dut: berritua, irisgarria, zoladura leun eta seguruarekin, argi berri eta desberdinekin, banku modernoekin, edateko ura duen iturriarekin...Hau da, erakargarritasuna duen plaza bihurtzea. |
9601 | Frontoi txikiak Durangoko parkeetan Nire proposamena Durangoko parkeetan frontoi txiki batzuk eraikitzea litzateke, luzeran 10-12 metro, zabaleran 5-6 metro eta altueran 4-5 metro lituzketenak. Bi paretako horrelako frontoi bakoitza egiteko ez litzateke 20.000 € baino gehiago behar izango. |